logo kukuxumusu
  • .
  • .
  • .

Aurreko Berriak

30-09-2010

Jon Sistiagarekin “Arizona ilegal”ean

Cuatroko kazetaria, Kukuxumusuren kamisetekin jantzita, Mexikoko muga zeharkatuz AEBetara iristen saiatzen diren lagune pasadizoak islatzen ditu

Kukuxumusu Ideia eta Marrazki Fabrikak beste behin lagundu du Jon Sistiaga kazetaria bere ikerkuntza erreportajeetako batean, zeinek, oraingo honetan, AEBetako mugaraino eraman baitu. "Arizona ilegal"ek urtero AEBetan Mexikorekiko muga zeharkatuz sartzen saiatzen diren 400.000 "ilegalek" pairatzen duten kalbarioa azaltzen du.

Erreportaje honetan, Sistiagak, Kukuxumusuk hark Guantanomoko presondegian egin zuen sarraldirako bereziki diseinatu zuen "SOS Justicia" kamiseta berriro jantzita, "alien" deritzetenak laguntzen ditu Sonorako basamortuan zehar eta haien bizipenak kontatzen dizkigu. 

Euskal Herriko kazetariak soinean zeraman elastikoak, aurrealdean justiziaren irudia buruz behera eta atzealdean SOS siglak osatzen dituzten bi bilur dituenak, ez zuen susmorik sortu Guantánamoko kartzelarien artean eta oraingoan berriro ere oharkabean pasa da. 

Erreportajea bihar Cuatro kateak emanen du Reporteros Cuatro REC saioaren barnean goizaldeko 00.50ean.